XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. LITERATURA BERRIA. POESIA BERRIALiteratura Berriaren ikuspegi orokorra ematean esan dugun bezala, mugimendu eraberritzailearen aurrepausu sendoak 60-70 hamarkadan eman ziren.
Gogora dezagun, baita, loratze honek izan zituela aurreko hamarkadan bere etorrera iragartzen zuten zenbait aurrekari ere.
Baina gure arlora lerratuz, eta sail honetan Aro Berriak emandako fruituak egokiago kokatzearren, gerraostetik bertatik abiatuko gara.
Ordutik Aro Berriko poemagintza erabat finkatu arte, jarraian dituzun unadak bereiz ditzakegu:
1. Gerraostea (1940-50)Aro hau Gerraurreko Mugimenduaren jarraipen aldakuntzarik gabea dugu.
Orixe, Lauaxeta eta batez ere Lizardi
Hamarkada honetako poesi lanik behinenak Salbatore Mitxelenaren
Garai honetan dagoeneko bi joera desberdin antzeman daitezke: a) Gerraurrekoen jarratzaileena,
b) Berritzaileena: Euskal Poemagintzan ordura arte jorratu ez ziren bideetatik abiatu zirenena, hain zuzen.
Guztien aitzindari Krutwig aipatu beharra dago, honek ekarri bait zituen lehenengo bi elementu aldatzaileak: literatur hizkuntzan, lapurtar preklasikoaren erabilera, maileguetan grekora joz; ideologia aldetik, federik eza, erlijioarekiko haustura eginez.
Mirande dugu bigarren berritzailea, Krutwig-en eragin sakona duelarik.
Arestiren lehen poemak ere agertzen hasten dira, Mirandek bilbotarrarengan izan zuen eragina garbi salatzen dutelarik.
3. Eraberritzearen gauzapena (1960tik aurrera)Arestiren
Obraren mamiarengatik ezezik
Ondoren poeta asko etorriko ziren, Arestik jorratutako bideetatik abiatuko zirenak, joera edo bide-zidor desberdinak hartu arren: Sinbolismoa, Surrealismoa, Poesia espaziala eta Esperimentala, eta abar.